XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Thomson bi epetan pribatizatuko du azkenean Frantziako Gobernuak
Agentziak /
FRANTZIAKO Gobernuak iragarri du bi zatitan pribatizatuko duela Thomson defentsa eta elektronika enpresa publiko erraldoia.
Asteazken gauean zabaldutako agirian, Gobernuak jakinarazi zuen 1997. urtearen hasieran Thomson-CSF salduko duela, armamentuaren produkzioari dagokion adarra hain zuzen ere.
Geroago pribatizatuko du telebistak, bideoak eta antzeko aparailu elektronikoak egiten dituen Thomson Multimedia (TMM).
Hasiera batean Gobernuaren asmoa zen enpresa oso-osorik saltzea Matra-Lagardere taldeari, honek, ondoren, Thomson TMM Koreako Daewoo konpainiaren esku utz zezan.
Matra-Lagarderek libera sinboliko bat soilik ordaindu behar zuen talde osoaren truke, baina operazio honek huts egin zuen joan den astean, Pribatizazioen Batzordeak ez zuelako gustuko TMM Daewooren esku geratzea.
Thomson TMMko langileek ere ez zuten begi onez ikusten Daewooren menpe geratzea, nahiz eta korearrek hitzeman zuten bost miliar libera (125.000 milioi pezeta) inbertituko zituztela bost urteko epean eta horren ondorioz 5.000 lanpostu sortuko zirela.
Operazioak porrot egiteak
Talde osoa erosteko aurretik eskaintza egin zuen Alcatel Alsthomek CSFrengatik beste eskaintza bat egingo du.
Estatuak CSFren zati bat kontrolatuko duEkonomia Ministerioak pribatizazioaren baldintzak zabaldu aurretik, Gobernuak Estatu Kontseilua kontsultatuko du.
Jakin ahal izan da, ordea, Frantziako Estatuak
Frantziako Estatuak, Thomson SA enpresaren bitartez, Thomson TMMko akzio guztiak eta Thomson CSFko akzioen % 58 ditu.
Pribatizatu aurretik, Ekonomia Ministerioak iragarri du Thomson taldea kapitalizatuko duela bere barne finantzak saneatzeko.
Thomson SA 92.000 langileko enpresa erraldoia da gaur egun.